Gure historia

ARIZMENDI GAZTAK / QUESOS ARIZMENDI

Arizmendi gaztak, gaur egun Ana Etxeberria Arizmendik gidatzen duen familia-enpresa da, laugarren belaunaldikoa bere ahizpa Itziarrekin batera. Gure familiak gaztagintzan tradizio luzea du; 1910etik Ordiziako merkatuan gaude, gure gaztak eta gertuko kalitatezko produktuak eskainiz.

Asteazkenero Ordiziako Udaletxeko soportaloetan egoten gara; larunbatetan Tolosako Tingladu azokan aurkituko gaituzu. Ostegunetan banaketak egiten ditugu probintzia osoko denda, sagardotegi eta jatetxeetara. Estatuko bidalketak ere egiten ditugu, eta gure biltegian zuzenean artatzen ditugu bezeroak ezarritako ordutegian.

 

 

1910etik